El Coro Sinfónico de Álava va a interpretar Stabat Mater del compositor contemporáneo galés Karl Jenkins (1944), junto con los coros Urmaiz de Ormaiztegi y el Grupo Vocal Orbe de Miranda de Ebro.

El Stabat Mater de Karl Jenkins es una composición de 2008 para coro y orquesta, basada en la oración Stabat Mater del siglo XIII. Como gran parte del trabajo anterior de Jenkins, incorpora música occidental tradicional (orquesta y coro) con instrumentos y voces étnicos, esta vez centrándose en Oriente Medio.

El texto, uno de los más potentes de los poemas medievales, medita sobre el sufrimiento de la virgen María durante la crucifixión de su hijo. Jenkins ha añadido otros seis textos al poema original: Ave Verum, compuesto con anterioridad; And the mother did weep, que consiste en una frase breve cantada en inglés, hebreo, latín, griego y arameo, lengua común de la época en Oriente Medio; Lament, escrito especialmente para esta obra; Incantation, cantado en parte en árabe; y dos textos antiguos que se cantan en inglés y arameo: Are you lost in darkness? proveniente de la antigua Babilonia, actual Irak, y Now my life is only weeping, de un poeta persa del siglo XIII.

 

—————-

 

Arabako Abesbatza Sinfonikoak Galesko Karl Jenkins (1944) konpositore garaikidearen Stabat Mater interpretatuko du, Ormaiztegiko Urmaiz Koruarekin eta Miranda de Ebroko Orbe Ahots Taldearekin batera.

Karl Jenkins-en Stabat Mater 2008ko konposizioa da, abesbatzarako eta orkestrarako osatua, XIII. mendeko Stabat Mater otoitzean oinarritua. Jenkins-ek aurreko lanetan maiz egin duen moduan, mendebaldeko musika tradizionala (orkestra eta korua) instrumentu eta ahots etnikoekin txertatzen du, oraingo honetan Ekialde Hurbileko ahotsekin.

Erdi Aroko olerkirik ahaltsunuetako bat izaki, testuak Ama Birjinak semea gurutziltzatzen diotenean izaten duen sufrimenduaren berri ematen du. Jenkins-ek beste sei testu gehitu dizkio jatorrizko olerkiari: Ave Verum, aurretik osatutakoa; And the mother did weep, esaldi labur bat ingelesez, hebreeraz, latinez, grekoz eta garai hartako Ekialde Hurbilean ohikoena zen hizkuntzan, arameraz alegia; Lament, lan honetarako bereziki idatzia; Incantation, zati batean arabieraz; eta bi testu zahar, ingelesez eta arameraz: Are you lost in darkness? Antzinako Babiloniatik, egungo Iraketik, datorrena, eta Now my life is only weeping, XIII. mendeko olerkari pertsiar batena.

 

https://www.corosdealava.com/project/coro-sinfonico-de-alava-arabako-abesbatza-sinfonikoa/

Leave a comment

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

ThemeREX © 2022. All rights reserved.